XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Hogeitabost urte baino gehiagoz ondarezko ondasunak herri-erabilera edo zerbitzurako atxikitzea.

82. Artikulua Toki-Erakundeek, ondasunei dagokienez, honako eskubide hauek dituzte: a) Bere kabuz ondasunak berreskuratzekoa. Herri-erabilmenekoak direnean noiznahi, eta ondarezkoak badira, urtebeteko epean.

b) Mugak jartzekoa. Estatuko Ondarearen Legedian eta, hala balegokio, mendien legeetan ezarritakora lotuko da.

83. Artikulua Herri-mendiak beren berarizko legediaren bidez arautzen dira.

II ATALBURUA Jarduerak eta zerbitzuak.

84. Artikulua 1. Toki-Erakundeek honako bide hauen bitartez eskuhartu ahal izango dute herritarren, jardueran: a) Agintaraudien eta udal-deien bidez.

b) Aurretiazko baimen eta aldez aurreko beste kontrol-modu batzuen bidez.

c) Ekintza bat egiteko edo galerazteko manu diren banako aginduen bidez.

2. Eskuhartzearen jarduera, nolanahi ere, harremanei dagokienean berdintasun-arauei, arrazoiekin bat etortzeari, helburu ziurtagarriak izateari eta norbanakoen askatasuna errespetatzeari atxikiko zaio.